viernes, 3 de septiembre de 2010

Euskararen erabilerari buruz


Euskadi, Espainiako autonomi garatuenetariko bat da eta horren proba egin behar dugu euskal probintzietan bizi garenok euskararen erabilerari begira. Gure nahai edo gogoen desberdintasunak alde batera utziz, gaztelera eta euskararen elkarbizitza bermatu behar da. Euskadiko biztanleok elkar egin behar dugu lan inor baztertzeko asmoz.

Denok dakigu Euskadiko Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara direla. Hori dela eta, bidezkoa iruditzen zait bi hizkuntzen parekotasuna esparru sozialean. Hala ere, gaitzesgarriak eta harrigarriak dira Eusko Treneko "topo"-aren bezalako kasuak non hurrengo geltokiak euskaraz edo gazteleraz esateak txoferraren esku dago. Izan ere, askotan euskaraz soilik esaten dituzte, euskal hizkuntza ulertzen ez duten bidaiarien kalte. Euskararen erabileraren normalkuntza sustatzea ondo dago, baina Euskadiko herritar gehienak euskaldunak ez direnez, errespetu bat zor zaie gaztelerari mesprezu ez eginez.

Beste aldetik, lanpostu finkoetara heltzeko euskara hitz egiteko edota ikasteko beharra ulergarria eta benetan beharrezkoa da hizkuntza parekotasuna bermatzeko eta barne-kohesioa mantentzeko. Bi aldeen partetik esfortzu bat behar da. Hizkuntzen arteko gorroto mutuak ez du inolako baliorik, Euskadiko herritarron artean sentimendu hori bera zabaltzeko ez bada.

3 comentarios:

  1. Aupa gazte, kasualitatez sartu nauk hire blogean eta hara zer topatuko, eta ustez Espainiako ezkerreko alderdien baturaren aldeko aldarria. Gero hasi nauk irakurtzen, eta tira...

    Ez nauk blogetan idatzi zalea, are gehiago, horrelako eztabaidek bakoitzaren burugogorkeria indartu eta ideietan itsutzea besterik ez dakartelakoan nagok, baina tira, gaztea haiz eta ea burua apur bat irekitzea lortzen dudan.

    Batetik, ikusi diat sozialistatzat daukaala hire burua, eta gainera ozenki esaten duala. Facebooken ere argazkiak dituk eztakitze partiduren kongresuren batekoak etab. Bale. Ikusi diat, era berean, Euskadiren (EAE) independentziaren alde hagoela, arrazoi ekonomikoak medio.

    Bueno, orain hasten nauk erasoan, eta barkatuko didak, baino merezi duk pixka bat. Irudi luke Marxen liburua irakurri baino irentsi egin duala, eta gazte, hori ez duk sekula egin behar. Ezkerraren irudi oso idealizatua daukak, ez diok akatsik ikusten, zero. Baina hori ez duk okerrena, okerrena duk Marxen ikuspuntua identifikatzen duala PSOE bezelako alderdi batean, kasu. Gazte, liburuak ondo zeudek, baino tarteka kalera atera begiratzen baldin badakik (ze klaro, begiratzen ere ez zakik edonork, eta hor arazoa...) ikusiko duk PSOEk ezkerretik ez duela deus, eta Karl Marx zaharra bizi balitz, edo kanposantutik atera eta hona etorriko balitz, PSOEkoei traidore, burges, eta zuri deituko liekeela begiak atera beharrean.

    Hire diskurtsoa pobreak duk, gazte, zentzu guztietan. Esaterako, hizkuntzen arteko berdintasunaz dioana, pixka bat pentsatuta, patetikoa duk. Ezagutzen duk arrain handiak txikia jaten du esaera zaharra? Ezagutzen duk? Ea ba, esaidak. "Bi hizkuntzek elkarrekiko errespetuak bizi behar dute" diskurtsoa etzak sinetsi, faborez, diskurtsoa sortu zuenak ziri galanta sartzeko asmoz sortu zian eta. Bestetik esaidak, zenbatero zapaltzen diren erdal-hiztunen eskubideak eta zenbatero euskal-hiztunenak. Joan denda batera: eskatu erdaraz. Badakite. Eskatu euskaraz. Igual badakite. Seguruenik ez. TTak, eskubide zanpatua, txikito.
    D eredua, hezkuntzan: zenbatek zakitek euskaraz ongi? Askok, ez denek. Erdaraz? Denek.
    A eredua, hezkuntzan: zenbatek dakite erdaraz ongi? Denek. Euskaraz? Inork ez.

    Obiedadeak dituk, itsuak ere ikusiko lituzkeen kontuak.

    Euskara, hizkuntza, desagertu egingo duk. Desagertu egingo duk, fijo. Eta hirea bezalako diskurtso progresista-guay-modern-txatxi-piruliekin, ze hala duk, askozzzz lehenago desagertuko duk.

    Bukatzeko, ze ia nazkatu nauk, esango diat ahazteko sozialismoaz ta holako kontuez, ta estudiatzeko pulamentuzko zerbait, oraindik gaztea haiz ta. Etzakiat nork sartu dizkian holako kontuak buruan, baño izan hire anaia zaharra, aita, ama, izeba, lagunen bat, amona... bidali ezak popatik, ze idearik ere ez zaukak gaxoak. Nik esaten diat, txikito, enauk ezagutzen, baina fidatu hadi.

    A, eta klaseen arteko borroka aspaldi bukatu zuan. Orain, burgesak dituk beren burua sozialistatzat dutenak. Inork ez dik sufritzen, baina denak dituk ezkerrekoak. Ze polita den ezkerrekoa izatea.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Aupa Matxain! Zure ikuspuntua nira den bezain errespetagarria da. Ni kritikatzeak ondo etortzen zait, nire akatsak zuzentzeko eta argiago ikusteko. Lehendabizi, gaztea naizela badakit. Gauza asko ditut oraidink bizitzeko, eta seguruenik gauza askotan nire ideiak ere aldatuko dira urteak pasata.

    Hala ere, benetako sozialismoan sinisten dut. Ez dut liburuetan dagoena idealizatu nahi, ez da hori nire nahia. Nire nahia zera da; sozialismo hori gizartean aplikatzea. Nire iksupuntua ez da hoberena, ez da munduko txaxiena. Besteen ideiak ere gustatzen zaizkit batzuetan. Eta ezin zenuen hau jakin, baino esango dizut. Bai, badakit "burges" horiek orain PSOE-n direla (PP-n ere). Ez naiz partiduan sartu, ni Juventudes Socialistas-tan nabil bakarrik. Izan ere, gaur egungo PSOE-k hainbeste nazka ematen dit...Ia ia Juventudes Socialistas-tikan joan naiz, beste alderdi batera pasatzeko. Baino PSOE-ko barne-erreforman sinistu behar dugu (ez naiz bakarra). Eta blog honek urteetan zehar (bi urte ia ia ditu) ikusi ditudan gauzak ditu. Ez dut klase-borrokaren alde egiten, eta ez nago irautzaren alde. Progresuaren alde egitea besterik ez, denen arteko elkarbizitza onarentzat.

    Euskarari buruz, ba barkatuko didazu, baino bi hizkuntzak parekatzeko asmoa da nirea. Egin daiteke, benetan. Egia da A ereduarena, eta nire ustez A eredua euskal hezkuntzatik bota beharko lukete. D ereduan egon naiz ni, eta Batxilergoa A ereduan egin nuen. A ereduko ikasleen euskarari buruz badakit, eta benetan lotsa ematen dit. Dena den, ideiak dira. Ideiak besterik ez, eta politika hobby bat da, zaletasun bat. Asike etzazula dena serio hartu !! :)

    Hurren arte!

    ResponderEliminar